Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Mintzalagunak Bidelagun bila dabiltza

.

2025·11·05


Mintzalagun programak Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzea du helburu. Horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen ditu. Aproposa da euskaraz aritzeko zailtasuna, ohitura falta, lotsa edota beste edozein oztopo dutenentzat.

Urnietan, Mintzalagun talde bat osatu nahi dute astelehen arratsaldetan aritu ahal izateko eta, horretarako, Bidelagun bila ari dira. Urtero bezala, 2025-26 ikasturtean hasi dira martxan Mintzalagun taldeak, eta lau talde osatu dira orain arte

  • Astelehen goizetan, 10:00etan, Euskaltegian.
  • Ostegun goizetan, 10:00etan, Guria tabernan.
  • Ostegun arratsaldetan, 18:00etan, Guria tabernan.
  • Hika-lagun taldea, ostegun arratsaldetan, 17:00etan, Guria tabernan.

Herritarren batek astelehen arratsaldeko taldean Bidelagun (euskaldun zaharrak edo euskara ondo menperatzen dutenak) moduan aritu nahi badu, Urnietako AEK Euskaltegiarekin jarri behar du harremanetan, 662 338 747 telefonoan edo urnieta@aek.eus helbidean.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA