Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Negozioaren jarraipena planifikatzeko doako formakuntza-saioak Urnietan

.

2025·11·04


Erretiroa gertu duten eta beren negozioa ixtea nahi ez duten establezimenduen jabeek aukera izango dute beraien negozioaren jarraipena eta eskualdatzea modu planifikatuan prestatzeko. 

Azaroaren 18an eta 25ean, Urnietako Kultur Etxean, doako bi formakuntza-saio antolatu dira gai hauen inguruan sakontzeko:

  • Azaroaren 18an: langile autonomoaren erretiroaren funtsezko alderdiak.
  • Azaroaren 25ean: enpresa txikien balorazioaren funtsezko alderdiak.

Bi saioak 14:00etatik 16:00etara izango dira, leku berean. Saio hauetan izena emateko, ondorengo formularioa bete behar da: IZENA EMAN

Datozen hilabeteetan, lurraldeko beste bost udalerrietan antolatuko dira aurrez-aurreko saio hauek berriro, herri bakoitzeko merkatariei bertaratzea errazteko.

Formakuntzez gain,  Beterri-Buruntza Mankomunitateak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du etengabe, pertsona bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta. Hitzordua eskatzeko enpresa@beterriburuntza.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943 244 523 telefonora deitu.

Zuk duzu giltza, aldatu eskuz.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA