Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Bozkatu zein hobekuntza egin erabakitzeko

.

2025·10·31


Aurrekontu irekien parte hartze prozesua bozketa fasera iritsi da, 150.000 euroekin zein hobekuntza egin erabakitzekoa. Berriro, urnietarrak izango dira protagonistak.

Proposamenak aurkezteko fasea maiatzak 5-25 bitartean burutu zen eta 218 galdetegi jaso ziren. Ondoren, Udaleko teknikariek jasotako proposamen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu zuten eta 10 proposamen lehenetsi dituzte azken faserako.

Orain, Udal teknikariek proposaturiko 10 hobekuntzetatik 3 hautatu beharko dira eta bozka gehien jasotzen dituzten proiektuak gauzatuko dira prozesura bideraturiko aurrekontua bete arte.

BOZKATU ONLINE

Azaroak 16 arte

Ohiko moduan, Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izango dute parte hartzeko aukera azaroak 16 bitarte. Horretarako hainbat bide eskainiko dira: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a. Bestalde, azaroaren 14ean informazio karpa bat ipiniko da zalantzak izanez gero argitzeko. Goizean Etxeberri plazan egongo da eta arratsaldean berriz, San Joan plazan.

10 hobekuntzak

Ondorengoak dira bozketa fasera igaro diren 10 hobekuntzak:

  1. Komun publikoa jarri hilerrian.
  2. Txakurrentzako parkean agilitya instalatu.
  3. Kalistenia parkea egin. *Kokapena zehaztu gabe dago    
  4. Barandak eta lurra konpondu San Juan 26 eta Dendaldegi artean (50.000 euro arte).
  5. Yurramendi kalea asfaltatu plazatik (50.000 euro arte).    
  6. Baranda aldatu Lategi 70en, ibaiaren pasaeraren ondoan.
  7. Berrasoeta parkeko hondarra berritu.    
  8. Azkorte 5-7 inguruko eskailerak kopondu.
  9. Txoritagain 3-4-5eko espaloiak berritu.    
  10. Urbita 4-6 bitarteko oinezkoentzako gunea hobetu.

Bidali berri da paperean bozkatzeko aukera emango duen informazio orria etxeetara. Udalak parte hartzera animatzen ditu herritarrak guztion arteko lankidetzarekin Urnieta hobetzen eta garatzen jarraitzeko.


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA