Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Herritarrek erabakiko dute zein hobekuntza egin

.

2024·06·12


Aurtengo aurrekontu irekien parte hartze prozesua nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, proposamenak egiteaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak. 2025eko aurrekontuko 150.000 euroko partida bideratuko da prozesura.

3 fase

Aurtengo prozesuak 3 fase izango ditu.

  1. Herritarrek proposamenak aurkeztuko dituzte.
  2. Udaleko teknikariek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute eta 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte.
  3. Herritarrek bozkatuko dute 10 proposamen horietatik zeintzuk egitea nahi duten erabakitzeko 150.000 euroko partida bete arte.

Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  • Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  • Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  • Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak. 
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Nork parte hartu dezake?
16 urte baino gehiago dituen Urnietan erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake bi prozesuetan.

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?
Ekainaren 11tik 30era bitarte.

Noiz egingo da azken bozketa?
Udara ostean.

Parte hartzeko bideak

  • Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan eta postontzietan utziz.
  • Ekainaren 21ean informazio karpan: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Zubitxo plazan.

Photocall bat egongo da informazio karpan.

Bestalde, ekainaren 15ean, bi teknikari ibiltari herriko auzoetara hurbilduko dira, kalean bertan parte hartzea errazteko.

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez.
  • Urnietako APP-aren bitartez.

Emaitzen jakinarazpena

Azken bozketaren aurretik beste informazio liburuxka bat bidaliko da etxeetara lehenetsi diren proposamenekin eta bozkatzeko orriarekin, eta, azkenik, emaitzen itzulketa egingo da. 

Aurreko urteetako parte hartze prozesuetan jendearen erantzuna oso ona izan da, eta oraingoan ere jendeak erantzutea espero du Udalak. Parte hartzera animatzen ditu herritarrak, haien beharrak ezagutu nahi ditu eta.

LH6-ko ikasleen partaidetza

Azken urteetan egin den bezala lanketa berezi bat gauzatuko da Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin, gazteen beharrak ezagutzea ere garrantzitsua baita.

Udalak aurrekontu irekien prozesura bideratutako 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 erabiliko dira Urnietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egindako proposamenak gauzatzeko.

Aurreko urteko prozesuko emaitzen itzulketa

305 galdetegi jaso ziren aurreko urteko parte hartze prozesuan. 106 informazio karpetan, 86 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 73 Udalaren webgunean eta 40 APP-an. Horietatik 300 galdetegi eman ziren ontzat.

Bestalde, Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleek buruturiko proposamenak ere jaso ziren prozesu orokorretik aparte. 

Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten eta ondorengoak egitea erabaki zuten 2024.urtean zehar.

1.Kiroldegiko sarreraren aurrean zebra-bidea ipini Prozesu orokorra eta LH6



Gainera, Guria tabernaren ondoko zebra-bidea kenduko da eta baita eremu horretako espaloi zati bat ere aparkaleku berri batzuk egiteko.

2.Saneamendua Pintore kalean Prozesu orokorra



Esku hartuko da garajeen inguruan sortzen den ur-pilaketa konpontzeko.

3.Euri-uren kudeaketa hobetzeko lanak Etxeberrin Prozesu orokorra



Lan horiei esker, euri-urak zuzenean bideratzen dira hurbileko errekara modu eraginkorrean, uholde posibleak murriztuz eta hiri-drainatzearen sistema hobetuz.

4.Berrasoeta parkeko lurra konpondu LH6



Zulo batzuk daude eta konpondu egingo dira erabilerarako egoera egoki batean uzteko.

5.Berrasoeta parkeko bankuak konpondu LH6



Parkearen inguruan dauden bankuak aztertu eta txukunduko dira.

6.Super H parkeko gurpila konpondu LH6


Esku hartuko da bere erabilerarako modu egoki batean uzteko.

7.Txakur parkea hobetu LH6



Hesi zati batzuk tolestuta eta apurtuta daude.

8.Etxeberri atzeko iturria konpondu LH6



Ura kolore zuriarekin irteten da.

AMAIERAKO TXOSTENA

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA