Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Egape Dantza Taldearen emanaldiak ekainaren 16an

.

2024·06·12


Egape Dantza taldeak bi emanaldi eskainiko ditu ekainaren 16an Sarobe arte eszenikoen gunean.

Lehenik, helduen txanda izango da 18:30ean. Plus taldeko 10 dantzarik, bigarren aldiz parte hartuko dute Sarobeko emanaldian sei koreografiekin: Geltokia, Banako, Zugarramurdi, Kaixarranka, Gernika eta Zuria. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Ondoren, 19:30ean gazteen emanaldia izango da. Egape DT-ko 46 dantzari gaztek ikuskizun berri bat taularatuko dute, azken ikasturtean landutakoa herritarrei eskaintzeko. 17 koreografi berritzaileez osatutako ikuskizuna izango da: Aurkezpena, Mendiriz mendi, Itsasoa, Oktopus, Banako izarrak, Eteneta, Bidaiari, Trenariña, Evorariña, Meñakoz, Busariña, Basamortua, Arimatik, Urnietako ardi beltzak, Interrail, Hegazkiñean eta Azken bidaia. Kasu honetan sarrerak 3 euro baliko ditu eta 2KN okindegian edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian eskura daitezke.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA