Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ludoteka zerbitzua
.
2025·10·08
Dena prest dago Ludotekan ikasturte berriari hasiera emateko. Ate irekien jardunaldiak egingo dira urriak 13-16 bitartean. Ondoren, interesa dutenek izena emateko aukera izango dute urriaren 20tik 30era arte ludotekan bertan. Matrikularen kostua 15 eurokoa izango da.
Ordutegia
Ludoteka Arantzubiko eskola zaharrean kokatzen da eta astelehenetik ostegunera eskainiko du zerbitzua 17:00etatik 19:00etara ondorengo banaketarekin.
- Astelehena-asteartea: 2019 eta 2020ko haurrak.
- Asteazken eta osteguna: 2015, 2016, 2017 eta 2018ko haurrak.

