Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea LGTBIQ+ liburu gida
2024·06·11
Ekaina harrotasunaren hilabetea da, izan ere, hilaren 28a LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna baita. Stonewalleko erreboltagatik jarri izan zen eguna. Gertakari hura izan zen lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual eta queer-en askapen mugimenduaren sorrera ekarri zuena. Haren xedeak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira.
Urnietako Udalak bat egiten du egun horren aldarrikapenarekin eta LGTBIQ+ gida osatu du liburutegian gaiarekin loturiko narrazio, saiakera eta komikiekin. Hala, irakurleak, liburu horietan jasotako aldarrikapen, ospakizun eta istorioetan murgiltzeko aukera dute.