Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Lankidetza hitzarmena Ostargi erraldoi konpartsa elkartearekin
.
2024·06·10
Udal erraldoi eta buruhandien kudeaketaz, mantenuaz, garraioaz eta erakusketaz arduratzen den Ostargi erraldoi konpartsa elkarteak San Juan 40n kokatua dagoen biltegiaren zonalde bat erabiltzen jarraitu ahal izango du materiala gordetzeko Urnietako Udalarekin sinaturiko lankidetza hitzarmenari esker.
Sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Imanol Mugueta elkarteko ordezkaria.
Hitzarmena urte amaierara bitarte egongo da indarrean.