Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ikasturte osoko programazioa Emakumeen Jabekuntza Eskolan

.

2025·09·09


Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzeko helburuz, Urnietako Udalak udazkeneko eta udaberriko Jabekuntza  Eskolak antolatu izan ditu azken urteetan. Ikasturte hau ordea, nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, beste pauso bat emateko nahiarekin, ikasturte osoko programazio aberats eta anitza osatu da.

Eskaintza

Eskaintzari dagokionean, 13 ekintza desberdin izango dira

IRAKURLE ESKOLA FEMINISTA 

Emakumeon begirada feminista

Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar

Egutegia: urriak 2, abenduak 4, otsailak 5, apirilak 16, ekainak 4.

Ordutegia: 16:00-18:00

Lekua: Liburutegia

Hizkuntza: euskara

Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro

Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz elkarlanerako gune bat sortuko dugu.

MUNDUKO EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA-KLUBA 

Batzen gaituzten irakurketak

Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero

Egutegia: azaroak 6, urtarrilak 8, martxoak 5, maiatzak 7

Ordutegia: 18:20-20:30

Lekua: Liburutegia

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: erroldatuak 8 euro eta erroldatu gabeak 16 euro

Irakurketa-klub honetan munduko hainbat herrialdetako idazleen lanez gozatuko dugu. Zuzenean edo zeharka, gurearen antzeko testuinguru eta errealitate soziokulturaletan emakumeok bizi dugun egoerari buruz arituko gara. Hausnarketaren ondoren, irakurritako obrari buruzko hitzaldia eskainiko digu dinamizatzaileak.

KLOWN TAILERRA

Bizipenak taula gainean

Beatriz Egizabal eta Paki Caballero

Egutegia: azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, otsailak 7

Ordutegia: 11:00-13:30

Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro

Agian emozioak azal azalean dituzu, edo sakonean giltzapetuta. Ziur par egiten badakizula, jolasten ere bai. Eta baliteke jolasteko ohitura izatea edo behar bada ahaztuta daukazu. Etorri jolastera eta hunkitzera. Jarri sudurrean gorria eta gorputzean irria. Emakumeen artean, irribarre eta algara artean elkarrekin patriarkatuaren tranpa deskubritzen joango gara.

SOLASALDIA: NUTRIZIOAREN GARRANTZIA EMAKUME KIROLARIONGAN

Ainhoa Aierdi Zapirain: nutrizionista

Egutegia: azaroak 3

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro

Saio honetan, gure gorputza hobeto ulertzea eta elikadura-ohitura osasuntsuak garatzea dugu helburu, hala, autonomia, segurtasuna eta ongizatea handitzeko. Horretarako, elikadura orekatuaren oinarriak landuko ditugu tailer honetan, emakumeon beharrak identifikatu, eta mitoak desegingo ditugu.

IKASTAROA: INDARRA, OSASUNERAKO HIZPIDE

Andrea Caballero Hernandez: entrenatzaile pertsonala

Egutegia: azaroak 17, abenduak 1

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro

XXI. mendean, indar-entrenamendua giharren-indarra, erresistentzia, potentzia eta osasun orokorra hobetzeko ariketen prozesu planifikatu eta progresibo gisa definitzen da, pertsona bakoitzaren behar eta helburuetara egokituta. Iraganeko estereotipoetatik urrun, gaur egun, ebidentzia zientifikoak babesten du eta, pertsona ororentzako praktika seguru, eraginkor eta funtsezkoa izatea nahi dugu. Saio hauetan emakumeok gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu; izan ere, indarra lantzeko teknikak ikasiko ditugu. Helburua autonomia, konfiantza, segurtasuna eta ongizatea lortzeko bidean pausoak ematea da, norbera bere erritmoan eta duen indarretik abiatuta.

IKASTAROA: MENOPAUSIAN ERE ZAINDU GAITEZEN

Ainhoa Aierdi Zapirain: nutrizionista / Andrea Caballero Hernandez: entrenatzaile pertsonala

Egutegia: azaroak 10, azaroak 24, abenduak 15

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

Ikastaro honek menopausia garaian elikadura aholkuak jasotzea eta osasun fisikoa indartzea du helburu. Etapa honetan, gorputzak aldaketa ugari bizi ditu, eta horiek ulertu, zaindu eta indartzeko tresnak eskura ditzakegu. Lehenengo saioan, elikadurari dagokion aholkuak jasoko ditugu eta, bigarren eta hirugarrenean, indar fisikoa lantzeko ariketa funtzionalak ikasiko ditugu; hala, norberaren konfiantza handitu eta autonomia garatzeko baliabideak sortzeko. Gainera, beste emakumeekin esperientziak partekatzeko espazio segurua eta laguntza-sarea sortzeko aukera izango dugu.

SOLASALDIA: MITOAK DESERAIKITZEN: NO MÁS AMORES ROMÁNTICOS

*Gazteentzako saioa. Afari merienda egongo da

Harremanak elkartea

Egutegia: azaroak 21

Ordutegia: 20:30-22:30

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: euskara

Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro

Nola harremantzen gara? Noizbait pentsatu al duzu zergatik harremantzen garen modu batera edo bestera? Hausnarketara bideratutako saioa da, eta, batez ere, kolektiboki bizipenak konpartitzeko. Indarkeria matxista identifikatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko tresnak eskuratuko ditugu. Halaber, normatiboak ez diren sexu-joera eta/edo genero identitatea dugunon kontrako indarkeriaren identifikazioa eta arbuioa landuko dugu.

IKASTAROA: LILATOIRAKO BIDEA ELKARREKIN

Arixen Unanue Usabiaga: atletismoko entrenatzailea

Egutegia: urtarrilak 13, 20, 27, otsailak 3, 10, 17, 24 eta martxoak 3

Ordutegia: 18:00-19:30

Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 12 euro eta erroldatu gabeak 24 euro

Ez du axola korrika egiten duzun ala ez, hemen hasten da zure bidea.

Lilatoia ez da soilik lasterketa bat: emakumeon ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da, kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. Horregatik sortu dugu prestaketa-talde hau, emakume guztientzat, korrikalari esperientziadunentzat, zein lehen aldia dutenentzat. Entrenamendu egokitua izango da, hots, norberaren erritmoa eta egoera fisikoa kontuan hartuko dugu lanerako. Elkarrekin entrenatu eta elkar animatzeko espazioa izango da.

Taldean korri egin nahi baduzu, hau da zure lekua.

SOLASALDIA: MITOAK DESERAIKITZEN: NO MÁS AMORES ROMÁNTICOS

*Gazteentzako saioa. Afari merienda egongo da

Harremanak elkartea

Egutegia: martxoak 6

Ordutegia: 20:30-22:30

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: euskara

Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro

Nola harremantzen gara? Noizbait pentsatu ahal duzu zergatik harremantzen garen modu batera edo bestera? Hausnarketara bideratutako saioa da, eta, batez ere, kolektiboki bizipenak konpartitzeko. Indarkeria matxista identifikatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko tresnak eskuratuko ditugu. Halaber, normatiboak ez diren sexu-joera eta/edo genero identitatea dugunon kontrako indarkeriaren identifikazioa eta arbuioa landuko dugu.

LANTEGI PRAKTIKOA ETA BIZIPENEZKOA: EGIA AL DA EROAK GAUDELA? ¿CÓMO NOS CONSTRUIMOS PARA SER QUIENES SOMOS?

Estereotipak elkartea

Egutegia: martxoak 14 eta 28

Ordutegia: 10:00-13:00

Lekua: kiroldegiko boxetan

Hizkuntza: elebiduna

Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

Emakumeoi eta genero-disidentziei generoaren eraikuntzak eta gizartean esleitzen zaigun lekuak gure osasun mentalean eta emozionalean duen eragina aztertuko dugu. Hori, osasunaren azterketa feminista batetik eta norberaren bizi esperientziak partekatuz egingo dugu. Osasun-eredu androzentrikoan emakumeak historikoki aztergaia izan gara eta jakintzaren eraikuntzan subjektu aktibo bilakatzeko proposamena da honakoa.

IKASTAROA: OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA

Carmen Melchor Serna: gas, berokuntza eta iturgintza instalatzailea

Egutegia: martxoak 21, apirilak 18 eta maiatzak 9

Ordutegia: 9:00-14:00

Lekua: Lekaio kultur etxea

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: erroldatuak 15 euro eta erroldatu gabeak 30 euro

Ikastaro honetan, helburu nagusia gure etxean autonomoagoak izatea da. Horretarako, oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikasiko ditugu, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, zerra maneiatzea, bandak jartzea, txorrotak muntatzea zein zisterna baten funtzionamendua. Gainera, arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak eta modu seguruan lan egiten ikasiko dugu.

SORMEN TAILERRA: SORMENA EZ DA LUXUA

Isa Casanova (La otra) eta Jhana Beat, artistak

Egutegia: maiatzak 22

Ordutegia: 18:30-22:00

Lekua: Sarobe

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: erroldatuak 3,5 euro eta erroldatu gabeak 7 euro

Gure sormenarekin konektatu ahal izango dugu, kontuan hartuta pertsona guztiok dugula. Izan ere, hori, mugituz, hizkuntza sinbolikoa praktikan jarriz eta baliabide poetiko eta musikalak aztertzen hazten da. Tailer honetan, poeta eta pentsalari feministengan -edo balio eta estetika hegemoniko disidenteengan- oinarrituko gara. Haien ustez, "poesia ez da luxu bat”, eta, erakusten digute kolektiboak direla minez eta pozez zeharkatzen ditugun bideak.

Oharrak: ekarri arropa erosoa, idazteko papera eta boligrafoa edo idatzi daitekeen mugikor bat, eta etzateko esterila edo manta bat (mugikortasun-arazorik izanez gero, aulkiak jarriko ditugu). Objektu kuttun bat aukeratu eta ekarri.

IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUA: LA OTRA

Eguna: maiatzak 23

Lekua: Sarobe

Kotzerturako sarrerak martxotik aurrera egongo dira eskuragarri Sarobeko webgunean

Izen ematea

Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek irailak 8-19 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo online Urnietako Udalaren webgunean.

IZENA EMAN ONLINE

Informazio guztia eskura dago Urnietako Udalaren webgunean. Halaber, zalantzaren bat izanez gero berdintasuna@urnieta.eus helbidera idatzi edo berdintasun arlora deitu daiteke: 943008000

Zaintza zerbitzua

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA