Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Parte Hartuz 2024: aurkezpena ekainaren 11n, 18:30ean, Lekaion
2024·06·07
Aurtengo aurrekontu irekien parte hartze prozesua nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, hobetzeko, konpontzeko edo egiteko gauzak proposatzeaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak 150.000 euroko partidarekin.
Aurkezpen publiko bat egingo da ekainaren 11n, 18:30ean, Lekaio kultur etxean, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: faseak, zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, nola gauzatuko den azken bozketa eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste. Hitzordua herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko ere baliatuko da eta baita, aurreko urteko prozesuko emaitzen itzulpena egiteko ere.
Beraz, hilaren 11ko aurkezpen informatibora joateko gonbita luzatzen die Udalak herritarrei.