Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Sukaldaritza, Hip-Hop eta Jazz Dance ikastaroak ikasturte honetako berrikuntzen artean
2025·09·02
Gizarte, kultura, kirol eta osasun arloko ikastaroen eskaintza zabala izango dute urnietarrek 2025-2026 ikasturteari begira. Aurten gainera, eskaintza hainbat berritasunekin dator; Sukaldaritza, Hip-Hop eta Jazz Dance ikastaroak eskainiko baitira, besteak beste.
Lekaio
Lekaio kultur etxean 4 aukeren artean hautatu ahal izango da:
- Joskintza (heldu eta gazteak): Josteko makina erabiltzen ikasi eta zure arropak egin, kustomizatu eta konpondu.
- Marrazketa eta Pintura (heldu, gazte eta haurrak): ikasi marrazten eta teknika desberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko. Haurren kasuan berriz, sormena landuko da kolorea, forma eta beste elementu artistikoen bitartez.
- Zur taila (heldu eta gazteak): egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.
- Bakarrik sukaldean (heldu eta gazteak): pertsona bakarrarentzat kozinatzea erraza, aberatsa eta motibagarria izan daiteke. Bertan, legamiak, arrainak, haragiak eta pasta platerak nola prestatzen diren ikasteko aukera egongo da.
Sarobe
Sarobe arte eszenikoen guneak bere aldetik, beste 4 ikastaro eskainiko ditu:
- Funky (haurrak eta helduak)
- Yoga (heldu eta gazteak)
- Hip-Hop (heldu eta gazteak)
- Jazz Dance (heldu eta gazteak)
Izen-emateak
Ikastaro horietakoren batean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 4etik 15ra, bai Saroben eta Lekaion bertan, bai Bertan herritarren arretarako bulegoan.
Informazioa
Informazio guztia (prezioak, ordutegiak...) kontsulta dezakezu ondorengo informazio liburuxkan.

