Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ostalaritzari buruzko doako prestakuntza: jatetxeko eta ostatuko oinarrizko eragiketak

.

2025·08·29


Beterri-Buruntza Mankomunitateak, Erroak Sartu Elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean estrategiaren baitan kokatzen den prestakuntza-ibilbide berri bat hasiko du irailean. 

Ostalaritzan trebatzeko doako prestakuntza honek lan-merkatuan oso baloratuak diren gaitasunak eskuratzeko aukera ematen du: ziurtagiri profesionala, enpresetan praktikak eta laneratze-aukerak barne. Prestakuntza honek ostalaritzan laneratzeko bide sendoa eskaintzen du, sektorean eskarian dauden lanpostuetara bideratuta.

Irailaren 15ean hasiko den ikastaroa teoriko-praktikoa eta guztiz doakoa da, eta eskualdeko langabetuei zuzenduta dago.

Aranzazu, Erroak Sartu elkarteko hezitzaile eta ibilbidearen arduradunak azaldu duenez, prestakuntza osoa eskaintzen da. "Oinarrizkoenetik irakasten da; zer den barra bat, kafeak, freskagarriak, garagardoa eta konbinatuak prestatu eta zerbitzatu, saltokiko terminala erabili…". Azken batean, barran egiten diren ariketa guztiak, “ikasleek edozein tabernatan arazorik gabe lan egin ahal izan dezaten".

Halaber, nabarmendu duenez, "jantokia asko lantzen da, ikasleek eguneko menu baten muntaketatik hasi eta ezkontzak eta ekitaldiak prestatzeko catering batean lan egin ahal izateko. Oso eskola dinamikoak dira eta praktika asko dituzte".

Izena emateko, interesdunek formulario hau bete beharko dute.

IZENA EMAN


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA