Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Amaia Olinaga: “Oroitzeko eta eguneratzeko helburuarekin planteatu nuen ikastaroa”

.

2025·07·22


Urnietako Udalak laguntza, prestakuntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die herriko ekintzaile eta enpresa txikiei Beterri-Buruntza Mankomunitatearen bitartez.

Aballarri jatetxeko Amaia Olinagak enpresa-kudeaketari buruzko ikastaro batean parte hartu du. Esperientzia nolakoa izan den eta zein ekarpen egin dion kontatu digu.

Nola enteratu zinen ikastaroaz?

Niri Udaletxeak bidali zidan informazioa korreora. Interesgarria iruditu zitzaidan eta parte hartzea erabaki nuen.

Enpresa kudeaketari buruzko ikastaroa egin duzu.

Bai, eta horren barruan gestioaren inguruko gai asko jorratzen ziren. 7 saio ziren eta egun bakoitzean gai bat lantzen zen: ekiteko jakin beharrekoa, negozioaren zenbakiak, enpresaren alderdi juridikoak, zergak, gizarte segurantza, bideragarritasun plana...

Zein helbururekin joan zinen?

Oroitzeko eta eguneratzeko helburuarekin planteatu nuen ikastaroa. Niri galdetzen zidaten zer egiten nuen han lanbidean 41 urteko esperientzia izanda. Gauzak aldatzen doaz eta ikastaroan ez nekizkien gauzen berri izan dut.

Adibidez?

Kontratazio berrientzako ditugun dirulaguntzak adibidez. Baina noski, eskaerak tokatzen den garaian egin behar dira, eta guri aukera horiek ihes egiten digute batzuetan ezjakintasunagatik. Alokatu edo saldu nahi dutenek nola egin behar duten ere azaltzen zuten. Eta birziklatzeko jarraibide batzuk ere eman zizkiguten.

Hori ere ondo zaindu beharreko alorra.

Bai, baina batzuetan nahiz eta gauzak ondo egiten saiatu ez duzu asmatzen ezjakintasunagatik. Guk olioa beti ondo birziklatzen dugu, baina aipatu ziguten lixiba botilak ezin ditugula plastikoen edukiontzira bota, enpresa batek etorri behar omen du bila, eta nik ez nekien hori. Beraz, arlo horretan gauzak hobeto egiteko ere balio izan dit ikastaroak, izan ere, jende askok ez dakizki gauza horiek.

Zein profiletako jendea zegoen?

Ni nintzen beteranoena. Hernani, Andoain eta Lasarteko pertsonak zeuden, Urnietatik ni bakarrik. Jendea ezagutzeko eta esku artean dituzten proiektuak ezagutzeko ere balio du. Beste modu batean jakingo ez nituen gauzak ezagutu ditut.

Zein balorazio egiten duzu?

Gaiak oso ondo landuta zeuden eta oso interesgarriak ziren, baina ahalik eta gai gehien jorratzen saiatu ziren eta iruditu zait gai horietan behar beste sakontzeko denbora falta zela. Nik uste dut ikastaroak luzeagoa izan behar duela, gai bakoitzari denbora gehiago eskaintzeko eta gehiago sakontzeko. 

Horrelako ikastaroetan beste zerbait lantzea gustatuko litzaizuke?

Hau gestioari buruzkoa zen, baina ni ostalaritzan nabilenez, arlo horri buruzko zerbait gustura egingo nuke. Ostalaritzaren barruan gai asko landu daitezke, oso zabala baita: dekorazioa, zerbitzatzeko moduak, sukaldatzeko moduak, behar diren makinak… Gai horiek jorratzea interesgarria litzateke guretzat.

Zer esango zenieke oraindik ikastaro hauetan parte hartzera animatu ez direnei?

Interesgarria dela eta denbora hartu behar dela egunean jartzeko eta hobetzen jarraitzeko. Beti kexatzen gara aukera faltaz eta gero, aukerak ematean ez dira aprobetxatzen. Nik uste dut aukera hauek aprobetxatu egin behar direla. Hau gure esku dugun tresna bat da. Ni berriro ateratzen bada agian bueltatuko naiz.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA