Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·06·06
Udalerriko hainbat tokitako heskaiak gaitzak jota daude Urnieta eta probintziako zati handi bat astindu dituen izurrite baten ondorioz. Ezpel plantari berariaz eragiten dion izurritea da, eta hainbat puntutan agerian geratu da, landare hori lehortu eta akabatzeraino.
Eremu kaltetuenak Idiazabal kalean, autobus-geltokiaren ondoan, Teresa Amuategi parkearen azpian eta San Juan kalean, Aranzubiko biribilgunearen ondoan, egon dira, baina beste hainbat puntutan ere izan dute eragina.
Duela aste batzuk tratamendu bat egin zen Idiazabal kalekoak salbatzen saiatzeko, baina neurriak esperotako eragina izan ez zuenez eta landareak berreskuratzea ezinezkoa zenez, atzo erretiratu egin ziren. Udaleko hirigintza zerbitzuak ez du baztertzen beste eremu batzuetako heskaietan ere berdin jokatu behar izatea.