Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Udal pilotalekuko lanak
.
2025·07·11
Udal pilotalekuari hainbat hobekuntza egingo zaizkio, izan ere, argiak aldatu eta margotu egingo baita. Argiteria LED sistemara pasako da kontsumo energetikoa murrizteko, herriko kanpo argiteria guztiarekin egin den bezala. Bestalde, pintaketa lanak ere gauzatuko dira instalazioa ahalik eta modurik txukunenean uzteko.
Lanak astelehenean hasiko dira eta bi aste inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Lanak gauzatzen diren bitartean frontoia itxita egongo da.

