Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Udalak Aiurri astekaria babesten jarraitzen du

.

2024·06·06


Euskal kultura eta euskara bultzatzea dira Urnietako Udalaren helburu estrategikoetako bi.

Helburu horiekin eta, zehazki, euskara bultzatzearekin bat, aurten euskararekin lotutako partidak %5 baino gehiago handitu dira aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuta. Esparru honen barruan, eta aurreko urteetako ildoari jarraituz, Udalak 2024ko ekitaldian Erroitz S.L., Aiurri astekariaren editorea, ekonomikoki laguntzen jarraitzen du. Ezaguna denez, Aiurrik herriko gertakarien berri ematen du eta euskara hutsean argitaratzen da, gure hizkuntzaren erabilera zabaldu eta sustatzeko.

Udalak 26.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio 2024an Erroitz S.L.ri, eta publizitatean beste 4.000 euro bideratzeko konpromisoa hartu du, orotara 30.000 euro osatuz.

Urnietako alkate Jorge Seguradok eta Aiurriko zuzendari Jon Ander Ubedak sinatutako hitzarmena 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA