Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kirol eta osasun ikastaroak
2025·06·26
Jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaroen eskaintza zabala egingo du aurten ere Urnietako Udalak, herritarrek non aukeratua izan dezaten. Ikasturtea irailaren 15ean hasiko da eta bukatu berriz, ekainaren 19an.
Ikastaroak
Hau da 2025-2026 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
- Spinning
- Bodyzumba
- Total Trainning
- Tonifikazioa
- 3. adina
- Aholkularitza gimnasioa
- Pilates
- Gimnasia Funtzionala
- Bodypump
- Combo Bodypump + Spinning
- GAP + Hipopresiboak
- Stretching
- Gazte Trainning (16 urtetik beherakoentzat)
Informazioa eta izen emateak
Matrikulazio epea ekainaren 30ean irekiko da eta izena emateko azken eguna uztailaren 20an izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
- Larunbatetan: 9:00-21:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00
Ikastaroen gaineko informazio guztia ondorengo informazio liburuxkan eskura daiteke.
DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA
Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:
- 943008328
- kirol@urnieta.eus
Prezio bereziak
Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:
- Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
- 21 urtetik beherakoak
- 65 urtetik gorakoak
- Langabeak
- Pentsiodunak
- Ikasleak
- Txartel gaztea dutenak