Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kantazaunen kantu kalejira ekainaren 27an
2025·06·24
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, ekainaren 27an izango da.
Aurretik entsegua egingo da ekainaren 24ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.
Irailean hurrengoa
Udara hasi berri den honetan, ostiral honetako saioa izango da garai honetako azkena. Hala, kantujira egiteaz gain, Manttalera irteera eta Eteneta elkartean bazkaria antolatu dituzte.
Kantazaun irailean itzuliko da herriko kalean girotzera.