Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Irekitzear da Lasarte-Oriaruntz joateko errepide berria

.

2025·06·10


Lasarte-Oriaruntz joateko errepide berria erabilgarri egongo da laster, 2024.urte amaieran hasi ziren lanak oso aurreratuta baitaude.

Azpiegitura berri honekin Zabaleta auzoak jasaten duen trafiko handia arinduko da, izan ere, errepideak Ermotegi-Langardako biribilgunea Zabaleta auzotik Lasarte-Oriaruntz doanarekin konektatuko baitu. Horrela, ibilgailuek auzoaren barrutik igaro gabe pasa ahal izango dira bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetuz.

Kostua Babiloniako 32 HIE eremuaren jabetzari jasanaraziko zaio

Errepidea ahalik eta azkarren eraikitzeko konpromezua hartu zuen Udalak, eta horretarako, hasiera batean, bere gain hartu zuen obraren kostua, baina, ondoren, Babiloniako 32 HIE eremuaren jabetzari jasanaraziko zaio, aurretik sinatutako hitzarmenaren arabera. 

Obrek 1.051.094,97 euroko lizitazio-aurrekontua zuten, baina indusketa egin zenean, harri-lubeten zimenduaren zorua uste baino sakonago agertu zen, eta indusketa handiagoa egin behar izan da. Horrek proiektua handitzea ekarri zuen obraren kostua 209.907 euro handituz.
 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA