Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Egape Dantza Taldearen ikasturte amaierako ikuskizunak ekainaren 15ean

.

2025·06·10


Egape Dantza Taldeak ikasturte amaierako ikuskizunak eskainiko ditu ekainaren 15ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

Helduen ikuskizunean taldeko 14 dantzarik, hirugarren aldiz parte hartuko dute Sarobeko emanaldian bost koreografiekin.

Dantzari gazteek berriz, “Hitzak dantzan” ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizunak dantza, bertsoa eta sormena uztartzen ditu. Egape Dantza Taldeko 49 dantzari gaztek ikasturtean zehar egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute ikuskizun berritzaile baten bidez. Emanaldi berezi honek dantzaren bidez hitzak harilkatuko ditu, 16 koreografia originalen bitartez bertsoz bertso uztaia osatu arte.

  • Eguna: ekainak 15
  • Ordua: 18:30 helduak eta 19:30 gazteak
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: helduak sarrera librea edukiera bete arte eta gazteak 3 euro
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA