Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aralarko San Migel Santutegiko ate berria eramateko erromesaldi herrikoa Urnietatik igaro da
2025·06·09
Aralarko San Migel Santutegiak erromesaldi herrikoia hasi du gaur goizean bere ate berria Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriatik Santutegira eramateko.
Santutegiko ate zaharra larri kaltetu zen 2024ko urrian gertatutako eraso batean. Albaola atearen berreraikuntza egiteko eskaini zen eta Sakanako egurra erabilita gauzatu du, esanahiz betea eta lurraldeari sakonki lotua.
Urnieta
Orain, atea Santutegira eramateko unea iritsi da. Gaur hasi da ibilbidea idiek tiratutako gurdi batekin eta Urnietatik igaro da eguerdiko 12:00ak aldera. Ekitaldi apala baina oso polita izan da, urnietar dezente bildu dituena. Erromesaldiak bere bidaia jarraitu du eta aurreikuspenen arabera, atea ekainaren 15ean iritsiko da Santutegira, bertan jartzeko.