Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Liburutegiko ekaineko irakurketa proposamenak
2025·06·09
Udal liburutegitik hiru irakurketa proposamen egiten dizkizuegu ekainari begira.
Miren Agur Meaberen "Amorante frantsesa" poema bidez idatzitako nobela da, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.
Aixa de la Cruzen "Todo empieza con la sangre”-k amodioaren bilaketari eta fedeari buruzko istorio bat kontatzen du.
Eta Romain Pujol eta Vincent Cauten "Biga aldaketak datoz" liburuan haur guztiek bizi dituzten egoerak izango dira irakurgai: lagunen artean sekretuak egotea, maite dugun norbaitek alde egitea, mendekua hartzeko nahia…
Bilduma honek euskarazko irakurleen etxeak eta bihotzak hartu ditu, eta 20.000 ale baino gehiago saldu dira jada. Hau zortzigarren argitalpena da.