Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintza bereziak udako oporretan Gaztelekuarekin
2025·06·03
Udako oporrei begira ekintza mordoa antolatu ditu Urnietako Gaztelekuak 11-17 urte bitarteko nerabeentzat. Interesa dutenek hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute.
Izen-ematea
Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek ekainaren 13 arte eman beharko dute izena Gaztelekuan. Ekintza bakoitzerako eskaintzen den plaza kopurua gainditzen bada zozketa egingo da.
Bestalde, gurasoentzat bilera bat egingo da ekainaren 17an, 19:00etan, Gaztelekuan.
Eta edozein zalantza argitzeko ondorengo telefonora deitu edo idatzi daiteke: 608928311.
- Ekainak 23: Gazteleku irekiera (ping-pong txapelketa) 17:00-20:00
- Ekainak 24: Errenteriako mendia + jolasak 11:00-18:15
- Ekainak 25: Ur jolasak gaztelekuan 10:00-13:30
- Ekainak 26: Leizaran 15:00-20:15
- Ekainak 27: padel + Urnietako igerilekua 10:00-13:30
- Ekainak 30: Gazteleku irekiera (tortila patata lehiaketa) 17:00-20:00
- Uztailak 1: Atletismo Lasarten 10:15-18:00
- Uztailak 2: Ginkana urnietatik 10:00-13:45
- Uztailak 3: Hernaniko igerilekuetara egun pasa 11:00-19:15, 10 euro
- Uztailak 4: Eskubaloia + Urnietako igerilekura 10:00-13:30
- Uztailak 7: Gazteleku irekiera (koadroa margotu) 17:00-20:00
- Uztailak 8: Donostian tirolinak + hondartza 10:15-18:15
- Uztailak 9: Scape room gaztelekuan 10:00-13:30
- Uztailak 10: Donostiako irlara 11:00-19:15
- Uztailak 11: Tenis + Urnietako igerilekura 10:00-13:30
- Uztailak 14: Gazteleku irekiera (pump track) 17:00-20:00
- Uztailak 15: Arrauning 11:00-18:15
- Uztailak 16: Laser tag 10:15-14:00, 6 euro
- Uztailak 17: Labenne aquaparkera (DBH soilik) 10:30-18:00, 20 euro
- Uztailak 18: Saskibaloia + Urnietako igerilekura 10:00-13:30