Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Maiatzaren 25ean amaitzen da Aurrekontu Irekien partaidetza prozesuan proposamenak egiteko epea
2025·05·23
Herritarrek aurrekontuaren eraketan parte hartzeko, euren beharrak ezagutzeko eta Urnieta guztion artean hobetzen jarraitzeko xedez, aurrekontu irekien partaidetza prozesu berri bat gauzatzen ari da Udala.
Orain, prozesua, lehen fasean aurkitzen da, proposamenak aurkeztekoan. Horretarako epea maiatzaren 5ean ireki zen, eta azken eguna igande honetan izango da, maiatzaren 25ean.
Beraz, oraindik proposamenik egin ez duten herritarrak euren ekarpenak egitera animatzen dira. Horretarako hainbat aukera eskaintzen dira: udalaren webgunea, APP-a eta herrian zehar kokaturiko buzoi eta kutxak.

