Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Onartu da Udalak Lasarterako bide berria aldez aurretik egitearen ondorioz sortutako gastuak Babilonia 32 HIE eremuaren jabetzari jasanaraztea arautzen duen hitzarmena
2024·05·31
Erabaki garrantzitsuak hartu ziren atzo arratsaldean Urnietako Udalean ospatu ziren tokiko gobernu batzarrean eta osoko bilkuran.
Horietako bat izan zen Udalak Lasarterako bide berria aldez aurretik egitearen ondorioz sortutako gastuak Babilonia 32 HIE eremuaren jabetzari jasanaraztea arautzen duen hitzarmenaren onarpena. EAJren eta PSE-EEren botoei esker atera zen aurrera puntua. EH Bildu, aldiz, abstenitu egin zen.
Horrela, Zabaletako auzoan dagoen trafiko handia arinduko duen eta auzo horretako bizilagunen zein herritarren bizi-kalitatea hobetuko duen bide-azpiegitura berria ahalik eta lasterren eraikitzen hasteko urratsak ematen jarraitzen du Udalak.
Plenoa
Plenoan bestalde, hainbat puntu onartu ziren. Horietako bat izan zen Urnietako kirol zerbitzuen erregelamendu orokorraren aldaketa. Puntu honek EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldezko bozka izan zuen, EH Bildu bere aldetik abstenitu egin zen.
Emaitza bera izan zuen ordenantza fiskalen aldaketak ere. Bertan, Sarobe arte eszenikoen guneko alokairu tasetan aldeta txiki batzuk egin dira, eta, halaber, adinekoentzako udalak eskainiko duen alojamendu zerbitzuaren tasak zehaztu dira.
Aho batez onartu zen Urnietako udalerriko jaitzat proposatzea irailaren 29a, San miel eguna 2025.urterako. Baita adinekoentzako udal alojamendu zerbitzuen araudia ere.
Azkenik, 2023ko finantza kontrolaren planaren ebaluaketa txostena eta 2024ko finantza kontrolerako plana aurkeztu ziren. Plan hauek baliabide publikoen kudeaketa eraginkortasunez, efizientziaz, gardentasunez eta kalitatez egiteko balio dute.