Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Musika eskolaren matrikulazio kanpaina 2025-2026 ikasturterako

.

2025·05·16


Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 19tik 30era egongo da zabalik. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.

Eskaintza zabala

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
  • Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.

Funtzionamendua eta zerbitzuak

  • Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
  • Kontzertuak: abenduan eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskaeran adierazitako kontuan kargatuko dira.

Hobariak eta murrizketak

Bestalde, 21urtez azpikoek, langabetuek, gazte edo ikasle txartela dutenek, 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek murrizketak eskatzeko aukera izango dute. Era berean, hobariak eskainiko dira urnietan erroldaturik dauden pertsonentzat ondorengo kasuetan: 2 familia kide edo gehiago matrikulaturik daudenean, familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat.

Prezioen gaineko eta bestelako informazio guztia eskura dago informazio liburuxkan.

Zalantzak

Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago.

  • Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA

DESKARGATU MATRIKULA EGITEKO INPRIMAKIA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA