Aplikazio habiaratuak
Albisteak
.
2024·05·31
Urnietako Udalak hozte-sistema bat jarriko du kiroldegiko muskulazio, spinning eta jarduera gelan, espazioak urte osoan zehar konfort-tenperaturan mantentzeko eta udako hilabeteetan beroa murrizteko.
Gaur hasi dira lanak eta hurrengo asteetan zehar garatuko da instalazioa. Lanak gauzatzen diren epearen barruan, erabiltzaileengan ahalik eta eragin txikiena sortzen saiatu arren, litekeena da adierazitako guneren bat itxi behar izatea. Kasu horretan, Udalak itxierari buruzko informazio zehatza emango luke. Barkamena eskatzen da aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.
Obra lizitatu ondoren, Tecman Servicios de Valor Añadido SL enpresari esleitu zitzaion, eta 120.857 euroko kostua izango du.