Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintzaz beteriko astea Zilegi Eskolaren baitan
2025·05·09
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horiek hilean behin antolatzen dira gutxi gorabehera, baina, oraingoan ekintzaz beteriko astea prestatu dute maiatzak 12-15 bitartean.
Ondorengoa da programazioa:
Magiaren magia: Andoni Martinez
- Eguna: maiatzak 12
- Ordua: 18:00
- Lekua: Lekaio
Ariketa terapeutikoak: Ane Marin
- Eguna: maiatzak 13
- Ordua: 10:00
- Lekua: kiroldegiko box gunea
Udaberriko pintxoak: Juani Vega
- Eguna: maiatzak 13
- Ordua: 18:00
- Lekua: Elkarteen Etxeko sukaldea (2.solairua)
Zinema lengoaia: Igor Salutregi
- Eguna: maiatzak 14
- Ordua: 10:00
- Lekua: Lekaio
Euskal kantagintza berriaren historia laburra: Andoni Tolosa “Morau”
- Eguna: maiatzak 14
- Ordua: 15:30
- Lekua: Lekaio
Rol jokoak: Nahiko Arraiza
- Eguna: maiatzak 14
- Ordua: 18:00
- Lekua: kiroldegiko box gunea
Txalaparta tailerrea: Tukutun taldea
- Eguna: maiatzak 15
- Ordua: 19:00
- Lekua: Plazido Muxika plaza / San Joan plaza (zehazteke)
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 663043314
- zilegieskola@aek.eus

