Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ekitaldi sorta ederra Urnietan Euskaraldiaren jiran

.

2025·04·30


Euskaraldian izena eman duten Ahobizi eta Belarriprest-ek laster hasiko dute euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa, izan ere, maiatzak 15-25 bitartean ospatuko da laugarren edizioa. Egun horietarako eta aurretik herria girotzen joateko hainbat ekintza prestatu ditu talde eragileak.

Maiatzeko lehen hitzordua hilaren 9an izango da. Bertso-pilota ekitaldia ospatuko da UKE-ko pilota sailak antolatuta. Egun horretan Alberdik, Odriozolak, Urmenetak eta Elizegik emango dute ikuskizuna kantxan eta giroa berriz, Nerea Elustondok eta Unai Gaztelumendik jarriko dute haien kantuekin. Ekitaldia 19.00etan hasiko da haurren partidekin eta ondoren, 20:00etatik aurrera bertso-pilota ikuskizuna.

Maiatzaren 14ean Lourdes Iriondori buruzko solasaldia egongo da, Jon Martinek argitaratu duen liburuan oinarrituta. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da Saroben. 

Hurrengo egunean, maiatzaren 15ean, Laburbiraren zine-foruma ikusi ahal izango da Lekaio kultur etxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etan Bagararen eskutik. Mendia gustuko dutenek bestalde, Adarrara gauez igotzeko aukera izango dute Zanpatuzekin maiatzaren 16ean. Abiapuntua 21:00etan izango da Besabin.

Haur eta gaztetxoei begira jolasak ipiniko dituzten Bosko Anitzek eta Salestarrak Magale ikastetxeak San Joan plazan maiatzaren 17an arratsaldez.

Ekitaldi nagusia

Ekitaldi Nagusia berriz, maiatzaren 18an izango da San Joan plazan igandearekin. Egun horretan ekintza mordoaz gozatu ahal izango da. Erraldoiak esaterako, 11:00etan irtengo dira Plazido Muxika plazatik. Eurekin batera izango dira Ostargi konpartsa, Bosko Anitz eta Txanbolin. Eguerdiko 12:00etan dantza ikuskizuna eskainiko du Egape Dantza Taldeak eta jarraian, Urnietako hamaikakoen aurkezpena egingo da. 

Indarrak berritzeko herri bazkaria egingo da 14:00etan Plazido Muxika plazan. Bazkarira joan nahi dutenek ondorengo lekuetan eskura ditzakete txartelak: Kantoi, Bikain, Matxo eta Gazte Informazio Puntua. Helduen prezioa 22 eurokoa izango da eta haurrena ostera, 12 eurokoa. Aukera beganoa ere egongo da. Eta arratsaldean erromeria Ttipika taldearekin.

Euskaraldiari itxiera egoki bat emateko xedez, azken egunean, maiatzaren 25ean, beste hitzordu potolo bat izango da Xoxokako eskolan. Bertan altxorraren bila, kantu-saioa, bertsolariak eta trikitilariak egongo dira.

Talde eragileak antolaturiko ekintzetan parte hartzera eta euskararen alde bakoitzeak bere alea jartzera animatzen ditu herritarrak.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA