Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea 100 galdetegi jaso dira Urnietako zaintza-ekosistema garatzeko prozesuaren barruan
2024·05·28
Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako saila udalerriko zaintza ekosistema berria garatzeko aurrera eramaten ari den prozesuaren barruan, 16 urtetik gorako herritarrei bideratuko parte hartze prozesu bat aurrera eraman du diagnostikoa ahalik eta errealena eta anitzena izan dadin.
Igandean amaitu zen galdetegiak betetzeko epea eta orotara 100 jaso dira. 50 udalerriko hainbat tokitan jarritako buzoi eta kutxetan, eta beste 50 web-orrian eta APPan.
Era berean, zainketak jasotzen ari diren pertsonei eta haien familiei prozesu horretan modu espezifikoagoan parte hartzeko gonbita egin zitzaien, beren egungo esperientzia kontuan hartuta, estalita ez dauden premiak eta sistemaren indarguneak hautemateko.
Orain, jasotako ekarpen guztiak aztertuko eta landuko dira, eta ondoren, ateratako ondorioak eta horiekin egingo den diagnostikoa ezagutaraziko dira aurkezpen publiko baten bidez.