Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Euskaraldian izena emateko aukera desberdinak herrian bertan

.

2025·03·27


Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da euskararen erabilera areagotzeko helburuz. Ekimenean Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea.

Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz egingo duten pertsonak izango dira. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzte, eta euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dute. 

Belarriprest direnak berriz, aldiro erabakiko dute euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek beraiei euskaraz hitz egitea nahi izango dute, eta horixe eskatuko diete.

Izen ematea

Rol batean edo bestean izena emateko aukera desberdinak eskainiko dira herrian bertan.

  • Martxoak 28: 18:00-19:30, San Joan plaza
  • Martxoak 29: 11:00-13:00, Kiroldegia
  • Martxoak 30: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan)
  • Apirilak 4: 18:00-20:00, Etxeberri plaza
  • Apirilak 5: 11:00-13:00, Kiroldegia
  • Apirilak 6: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan)

Bestalde, online izena emateko aukera ere badago.

IZENA EMAN ONLINE

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA