Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Udalak garraio zerbitzua eskainiko die mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei Europako hauteskundeen egunean botoa ematera joateko
2024·05·28
Europako Parlamenturako hauteskundeak ekainaren 9an izango dira, eta Urnietako Udalak garraio zerbitzua eskainiko die mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeen egunean botoa ematera joateko.
Eskaera egitea beharrezkoa da
Zerbitzua hauteskunde egunean eskainiko da, ekainaren 9an, 11:00etatik 13:00etara.
Zerbitzua erabili behar dutenek maiatzaren 28tik ekainaren 4ra eskatu beharko dute 943464622 telefono-zenbakira deituta.