Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Euskaraldiko batzar irekia martxoaren 26an
2025·03·21
Gero eta gertuago dago Euskaraldiaren edizio berri baten hasiera eta ekimen horren atarian Urnietako talde eragileak orain arte burutu duen lana eta aurrera begira prestatzen ari den ekintzak (izen ematea, txapen banaketa, ekitaldien egitaraua) ezagutzera emateko batzar ireki bat egingo da hurrengo asteazkenean.
Deialdi irekia da eta beraz, talde eragileko ordezkariez gain, interesa duten beste elkarteetako kideek eta herritarrek ere parte hartu dezakete.
- Eguna: martxoak 26
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lekaioko areto Nagusia
Elkarte eta herritarrak bilerara agertzeko gonbita luzatzen da, informazio guztia lehen eskutik emateko eta iritzia eta ekarpenak jasotzeko.