Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintza desberdinak Aste Santuko oporretan Gaztelekuaren eskutik
2025·03·18
Urnietako Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu herriko nerabeentzat Aste Santuko oporrei begira.
Eskaintza
Ondorengoa da prestaturiko eskaintza:
- Apirilak 14: Billar txapelketa bikoteka, Gaztelekuan 16:00-20:00
- Apirilak 15: Scape room goizez + hondartzan jolasak arratsaldez, Donostian 10:00-19:15
- Apirilak 16: Laser-tag, 10:00-14:00
- Apirilak 22: Graffiti tailerra, Gaztelekuan 16:00-20:00
- Apirilak 23: Zinea, Errenteria 15:15-20:15
- Apirilak 24: Topaketa (sukaldaritza + bazkaria+ jolasak), Gaztelekuan 12:00-19:00
- Apirilak 25: Futbol txapelketa, Kiroldegian 10:00-14:00
Izen-ematea
Ekintza horietakoren batean parte hartzeko interesa dutenek martxoak 19 - apirilak 2 bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, izena-emateko orria jaso beharko dute Gaztelekuan guraso edo tutoreek sinatuta entregatzeko.
Guraso bilera
Ondoren, guraso eta tutoreei zuzenduriko bilera egingo da. Hitzordua apirilaren 8an izango da, 19:00etan, Gaztelekuan.