Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Bueltan dira 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduriko irakurketa saioak

.

2025·03·06


Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz antolaturiko saioek aurreko urtean izan zuten erantzun bikaina ikusita, hitzordu berriak programatzea erabaki du Urnietako Udaleko kultura sailak. Oraingoan ere Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalak bideratuko ditu saioak.

Liburu baby kluba

"Liburu baby kluba" 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara, eta hura ere jardueraren partaide izango da, funtsezkoa baita gurasoek edo tutoreek ere prozesuan parte hartzea, bertan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan.

Saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusian garatuko dira ondorengo egun eta orduetan.

  • Martxoak 12, 17:00
  • Martxoak 26, 17:00
  • Apirilak 2, 17:00

Liburu txiki kluba

“Liburu txiki kluba”-ren dinamika berdina izango, baina kasu honetan, 4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango da.

Kasu honetan saioak liburutegian garatuko dira ondorengo egun eta orduetan.

  • Martxoak 19, 17:00
  • Apirilak 9, 17:00
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA