Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Mugikortasun Plana eta Arantzubiko arrapala mekanikoen proiektua onartu dira
2025·03·05
Otsailaren 27an egindako udalbatzarrean, Urnietako Mugikortasun Iraunkorreko Plana onartu zen, udalerriko oinezkoen joan-etorriak erraztuko dituena. Bertan hainbat aldaketa planteatzen dira, ibilbide jasangarriagoak eta seguruagoak dituen herri atseginago bat izatea helburu dutenak. Plana aho batez onartu zen.
Mugikortasun Planean jasotzen den hobekuntzetako bat Arantzubiko aldapan arrapala mekanikoak jartzea da. Hobekuntza hori gauzatzeko proiektua ere onartu zen udalbatzarrean, kasu honetan EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin, EH Bildu abstenitu egin baitzen.
Gainera, beste hiru puntu onartu ziren. Lehenengoa, kanporatze administratibo prozedura bati hasiera ematea, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu zuen.
Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Puntu hori aurrera atera zen hiru alderdien arteko akordioarekin.
Eta, azkenik, Antolaketa Batzorde Iraunkorreko kideen aldaketan ere adostasuna egon zen.
Egun horretan bertan Tokiko Gobernu Batzarrak egindako aurretiazko bilkuran, behin betiko onartu zen babiloniako AIU32 eremua ituntzeko hitzarmena, eta, beraz, garapenak aurrera jarraitzen du.