Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Anbotoko Mari” antzezlan multimedia martxoaren 16an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2025·02·24
“Anbotoko Mari” antzezlan multimedia ikusgai izango da martxoaren 16an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
"Anbotoko Mari”’ antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da. 3-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.
- Eguna: martxoak 16
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoak 2 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Logela Multimedia
- Zuzendaria: Imanol Garaizabal
- Dramaturgia zuzendaria: Sonia Villamor
- Aktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde eta Ander Garaizabal
- Musika: Logela Multimedia