Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea XVIII Urnieta Dantzan Jaialdia
2024·05·24
Urnieta Dantzan Jaialdiaren XVIII edizioa ospatuko da maiatzaren 25ean Egape Dantza Taldeak antolatuta. Hainbat ikuskizun eskaino dituzte herriko puntu desberdinetan, izan ere, ekimen honen bidez herrian dantzak eta kulturak duten garrantzia plazaratu nahi dute. Jaialdian parte hartuko dute baita, Txanbolin Txistulari Bandak eta Orbeldi Dantza Taldeak ere.
Hauxe da egun horretarako prestaturiko programazioa:
10:30: Dantzari txikien saio berezia San Joan plazan
11:00: Dantzarien topagunea Egape ikastolan. Jarraian dantza saioak Etxeberri plazan, Ierdi plazan, Zaldundegi plazan, Zubitxo plazan, Plazido Muxika plazan eta San Joan plazan.
12:30: Emanaldi nagusia Egape ikastolako futbol zelaian (euria bada kiroldegian).