Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Esposizio publikoan baratza ekologikoen zozketan parte hartzeko behin-behineko zerrenda
2025·02·21
Urnietako Baratze-Parkeko 49 lursailak esleitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Otsailaren 5ean amaitu zen izena emateko epea, eta, orain, lursailen zozketan parte-hartzeko onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu da.
Esposizio publikoan martxoak 8 arte
Zerrenda hori esposizio publikoan egongo da martxoak 8 arte, norbaitek erreklamazioren bat egin nahi izanez gero. Baten bat erregistratuz gero, ebatzi egingo da eta, ondoren, zozketan lursailetako bat eskuratzeko aukera izango duten pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da.