Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Euskaraldiko talde eragilea prestaketa lanetan murgilduta

.

2025·02·07


Gero eta gertuago dago Euskaraldiaren laugarren edizioa, izan ere, maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da. Ariketa sozial honen helburua euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzea da, hau da, euskararen erabilera areagotzea.

Urnietak ere parte hartuko du ekimenean eta Euskaraldiko talde eragilea prestaketa lanetan murgilduta dago. Manttale elkarteak, Batzokiak, Egapek, Magalek, Bagara taldeak, Udalak, Xoxokako auzo elkarteak, Aballarri guraso elkarteak eta Zanpatuzek osatzen dute talde eragilea.

Buruturiko azken bileran Urnietan garatuko diren fase eta ekintza desberdinak lantzen hasi ziren. Horiek zehazten jarraitzeko bilera berri bat egingo dute otsailaren 12an. Bilera talde eragileko ordezkariei zuzendua dago, baina aurrerago egingo dira deialdia irekiak. Momentua iristean emango da horien berri.

Euskaraldiaren aurtengo leloak dioen moduan “Elkar mugituz egingo dugu”.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA