Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Esperando a Godot” antzerkia otsailaren 23an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2025·02·03
“Esperando a Godot” antzerkia ikusgai izango da otsailaren 23an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 23
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailak 9 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Umorea, poesia, samurtasuna eta tentsioa uztartuta, Esperando a Godot XX. mendeko antzezlan esanguratsuenetako bat da. Atalaya Espainiako konpainia ospetsuenetako bat eta ikerketa-antzerkiaren erreferente bihurtu da. Testuak egilearekiko fideltasunez jarraitzen du (Samuel Beckettek ez du ez bertsiorik ez egokitzapenik onartzen), baina erritmo biziarekin, bere obrari buruz hainbeste hedatzen diren ikuspegi trinko eta ilunegietatik aldentzen duena. Orain, Atalayak, bere jakinduria eta esperientziarekin, beharrezko sinesgarritasuna du pertsonaia hauek gorpuzteko: Vladimir, Estragon, Pozzo eta Lucky. Haien unibertsoak, egileak eskatzen zuen bezala, ez du bortxazko karakterizaziorik onartzen. Horretarako, obrak eskatzen duen atmosfera sortzeko gaitasuna duten lau interprete beterano ditu.
Pertsonaia babesgabeak, alderraiak, bananduak, gizakia, egoera oso zailetan ere, altxatzeko gai dela gogorarazten digutenak. Klasiko unibertsal bat, oroimen kolektiboaren parte dena.
60 sari, horietatik 5 nazioartekoak, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan. 2008ko Antzerki Sari Nazionala
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: M. Asensio, J. Arenal, M. Reyes, A. Casado.
- Argien diseinua: Alejandro Conesa.
- Soinu-teknikaria: Emilio Morales.
- Bideoa: Félix Vázquez.
- Argazkia: Felipe Varela.
- Espazio eszenikoa: Ricardo Iniesta.
- Jantziak: Carmen de Giles eta Flores de Giles.
- Itzulpena: Ana María Moix.
- Zuzendaria: Ricardo Iniesta eta Sario Téllez.
- Egilea: Samuel Beckett.