Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu Haatik Dantza Konpainiaren “OTS” ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
2025·02·03
Haatik Dantza Konpainiaren “OTS” ikuskizuna ikusgai izango da otsailaren 16an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 16
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: 7 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailak 2 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Izaro Perez de Arenaza
- Vanesa Joglar Quesada
- Aratz Cabanillas Gabirondo
- Irantzu Oyarzabal Ostolaza
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Lan hau “HERRI GOGOA”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Disketxe batek inspiratutako lana izanik, musikaren erabilpenak garrantzi berezia hartu du. “HERRI GOGOA” disketxearen katalogoa erabiliz, mundu horren “argazki” bat sortu eta konposizio, soinuzko dokumental eta testigantza musikalen erreportaje bat eraiki dugu, inprobisazio eta experimentazioari esker bizirik bidaiatzen duena emanaldiz emanaldi.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín eta Haatik
- Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eskenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen Diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen Teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu Teknikoak: Eragin Stac