Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baratza ekologikoen zozketa berria

.

2025·01·22


Urnietako Baratze-Parkeko 49 lursailetako bat erabiltzeko interesa duten pertsonentzat deialdi berri bat ireki da. 

Izen-ematea

Lursailak zozketa bidez esleituko dira.  Zozketa horretan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago eta otsailaren 5en amaituko da. Izen-ematea Bertan herritarren arretarako bulegoan gauzatu beharko da eskabidea eta gainerako dokumentazio gehigarria aurkeztuta. 

DESKARGATU ESKABIDE ORRIA

Zozketa

Behin izena emateko epea itxita, izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta esposizio publikoan jarriko da 15 egunez. Epe hori igarota eta erreklamazioak ebatzita, lursailetako bat eskuratu nahi dutenen behin-betiko zerrenda atera eta zozketarako deia egingo da.

Taldeak

Zozkatuko diren 49 baratzeak ondorengo talde hauetan banatuko dira:

  • Desgaituak: 2 partzela esleituko dira, horietako bat taldearen ezaugarriei erantzuteko prestatua.
  • Langabetuak: 15 partzela esleituko dira.
  • Ikastetxeak, taldeak, elkarteak: 5 partzela esleituko dira.
  • Familia ugariak: 5 partzela esleituko dira.
  • Kupo orokorra: 22 partzela esleituko dira

Kuotak

Baratze ekologikoetako erabiltzaileek urteroko kuota bat ordaindu beharko dute espazioa erabiltzeagatik. Kantitate hori urtean 50 eurokoa izango da. Bestalde, 100 euroko fidantza bat ere ordaindu beharko dute eremu publikoa modu egokian erabiltzen dela ziurtatzeko. Fidantza hori bueltatu egingo da espazioaren lagapena amaitzean.

Tratamendu bereziko taldeen kasuan kuota eta fidantza baxuagoak izango dira.

Erabilera epea

Baratze ekologikoen esleipendunek, urtebeteko erabilera epea izango dute eta gehienez ere lau urtez luzatu ahal izango dute.

KONTSULTATU INFORMAZIO GUZTIA
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA