Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kantagintza tailerra Zilegi Eskolaren baitan
.
2025·01·21
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horietan denetariko gaiak lantzen dira eta oraingoan, Kantagintzaren gaineko tailerra eskainiko da. Kantazauneko kideak izango dira gai-emaileak eta Iriondo eta Lete sortzaileen gaineko saioa izango da.
- Eguna: urtarrilak 30
- Ordua: 18:00
- Lekua: Lekaio
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doan, izen ematearekin
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 662338747
- zilegieskola@aek.eus