Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Jai Batzordea egingo da urtarrilaren 22an, 18:30ean, kiroldegiko box-etan
2025·01·20
Jai Batzordea egingo da asteazken honetan Kiroldegiko Box-etan.
- Eguna: urtarrilak 22
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kiroldegiko Box-etako Erabilera Anitzeko Aretoan.
Inauterien egitaraua
Bilera horren helburua martxoaren 1ean ospatuko diren Inauterien egitaraua osatzea izango da. Horretarako, proposamen edo ekintzak bilerara ahalik eta landuen ekartzea eskatu nahi da. Gogoratu aurtengo inauterien gaia filmak eta telesailak dela.
Edozein zalantza argitzeko jar zaitez harremanetan Sustapen Sailarekin Lekaio kultur etxean, astelehenetik ostiralera edo jaiak@urnieta.eus erabilita.