Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Baditugu “Katagorriaren fabula” familia ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak
2025·01·20
“Katagorriaren fabula” familia ikuskizuna ikusgai izango da otsailaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 2
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: hitzik gabe
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilak 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Maria Pilar Campos Jimenez
- Iraia Ugalde Manterola
- Janire Juanikorena Berasategi
- David Mateo Avenilla
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten gerizpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Baina egunen batean, urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerak bake hau asaldatuko du. Ez da erraza izango elkarrekin bizitzea. Triku arisko eta babesle bat aurkituko dugu, eta katagorri bat, jakiteko eta partekatzeko gogoz.
Alegien ezaugarrietako bat da ondorio moral batekin amaitzen dutela beti. Beraz, zertaz ari zaigu Urtxintxaren fabula? Ikuskizun honekin, La Baldufa-k desberdintasunean eta mestizajean pentsatzea, hausnartzea eta sakontzea proposatzen digu. Trikua eta katagorria oso desberdinak dira, baina aukera ugari dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Jokin Oregi & La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
- Zuzendaritza: Jokin Oregi
- Musika: Òscar Roig
- Argien diseinua: Anjos Fernández
- Diseinu eszenografikoa: Carles Pijuan
- Jantziak diseinatzea eta egitea: Rosa Solé
- Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Ferran López, Xevi Planas, Olga Cuito, Carles Pijuan
- Aktoreak: Trikua: Carles Pijuan edo Ferran López eta Katagorria: Emiliano Pardo edo Enric Blasi
- Musikaria: Pau Elias
- Teknikaria: Anjos Fernández
- Ekoizpena: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Amàlia Atmetlló, Maria Capell
- Banaketa: Pilar Pàmpols
- Bulegoa: Ester Vicente, Pilar Pàmpols
- Komunikazioa: Maria Carles
- Material grafikorako argazkia: David del Val
- Promozio bideoa: Laia Navarra
- Koprodukzioa: Festi ‘MômesQuestembert Communauté LEADER France