Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnieta "Txotx" egiteko prest
2025·01·15
Urtero bezala, Urnietako sagardotegiak azken detaileak fintzen ari dira hilabete honen erdialdetik apirilaren amaierara bitartean garatuko den sagardotegi denboraldiari hasiera emateko.
Sagardotegi tradizioak, gure aberastasun kultural eta gastronomikoaren parte bat, milaka pertsona erakartzen ditu establezimendu desberdinetara eta Urnietan kalitate handiko hiru ditugu: Oianume, Altuna eta Eula.
Inaugurazioa luxuzko gonbidatuarekin
Herriko kultura eta gastronomia ondarea sustatzeko eta bertako produktuak bultzatzeko asmoz, Urnietako Udalak, herriko sagardotegien laguntzarekin batera, denboraldiaren irekiera ekitaldia antolatuko du bigarren urtez jarraian.
Ekitaldian luxuzko gonbidatu bat izango da, Ignacio Tanco urnietarra, hain zuzen, Europako Espazio Agentziako (ESA) ingeniaria, lehenengo "txotx" a egingo duena. Hitzordua urtarrilaren 22an izango da Oianume sagardotegian.

