Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Badatoz Gazte Festak

2024·05·17


Urnietako Gazte Festak maiatzak 24-26 bitartean ospatuko dira aurten, eta Jai Batzordeak jardueraz beteriko programa aberats bat osatu du egun horietarako. Laster banatuko da jaien programa herriko etxe guztietara eta Udalaren APPan ere ipiniko da herritarrek momentuoro eskura izan dezaten. Dena den, bertan duzue aurrerapena

Jaiei hasiera emango dien txupinazoa ostiralean jaurtiko da arratsaldeko 19:30ean Udaletxeko balkoitik Adarra Judo Elkartearen eskutik, baina eguna girotzen hasteko hainbat ekintza izango dira aurretik: 16:30ean zezen mekanikoa Plazido Muxika plazan Gaztelekuarekin elkarlanean. Leku beretik irtengo da buruhandi eta erraldoien kalejira 18:30ean, eta ordu erdi beranduago Kantazaunen kantujirari hasiera emango zaio Etxeberri plazan. Txupinazoaren ostean, 20:00etatik aurrera, “80s-90s” Party DJ Flowing-ekin Etxeberri plazan bertako auzokideek antolatuta. Ondoren, Poxta Zaharren eskutik afari tematikoa ospatuko da Jakutegi plazan eta eguna amaitzkeo kontzertuak San Joan plazan: Hamarretan Makulu, Bengo eta Lappa.

Larunbat goizean diana joko da Txanbolin txistulari bandaren doinuekin eta gero, herria dantzan jarriko da Egape Dantza Taldeak antolaturiko “Urnieta dantzan” jaialdiarekin. Emanaldi nagusia 12:30ean izango da Egape ikastolako futbol zelaian. Eguerdian, Poxta Zaharrek antolaturiko sagardo dastaketaz gozatu ahal izango da eta ostean, herri bazkaria ospatuko da San Joan plazan. Arratsaldean bestalde, eskolarteko txirrindularitza probaz, Bapatean zirko taldearen “Adabaki” kale antzerkiaz eta Incansables txarangaz gozatzeko aukera izango da. 19:00etan berriz, Erromeria Lisker taldearekin San Joan plazan eta eguna luzatu nahi dutenek bere aldetik, DJ Albabarrunarekin izango dute aukera San Joan plazan.

Igandeari dagokionean, Xoxoka motor klubak antolatuta Erratzuko parking-ean jokatuko den kotxeen slaloma izango da eguneko hitzordu nagusietako bat. Ume eta gazteentzat ere eskaintza zabala egongo da festetako azken egunean. Kontzertu pedagogikoa 2-8 urte bitarteko haurrentzat 11:00etan Lekaion. Ordu berean Bizijolas tailer eta jolasak Lourdes Iriondo parkean eta Antzara joko erraldoia Jakutegi plazan Habitantes de Innsmouth-en eskutik. Horretaz gain, Kontzejupean jokatuko diren pilota finalez eta Txanbolinek San Joan plazan eskainiko duen musika eta dantza emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da eguerdira bitartean. Arratsaldeko 18:00etan bi ekintza izango dira; erraldoi eta buruhandien kalejira San Joan plazatik abiatuta eta erremonte jaialdia udal pilotalekuan. Bertan Loitegi eta Ansa II urnietarrak zuzenean ikusteko aukera izango da. 18.30-20:30 bitartean DJon diskofesta San Joan plazan eta ondoren, jaiei agur esateko unea iritsiko da.

Jai askeen alde

Beraz, denetarik eta denentzat egongo da hiru egun horietan eta giro onean gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da. Zentzu horretan, Urnietako Udalak jai parekide eta berdinzaleen aldeko aldarria egiten du eta eraso matxistek zein arrazistek lekurik ez dutela argi eta garbi esaten duten kartelak ipiniko dira herriko komertzio, taberna, panel eta txosnetan. Halaber, pegatinak banatuko dira “Jaietan ere aske maitatu, aske gozatu” leloarekin.

Haurrentzako feriako atrakzioak eta errepide mozketak

Haurrentzako feriako atrakzioak Errekalde kalean kokatuko dira.

Bestalde, errepide mozketa izango da Idiazabal kalean larunbatean 10:00etatik 22:00etara. Mozketak irauten duen bitartean bi autobus geltoki egongo dira:

  • Elkarteen Etxe ondoko biribilgunean (San Joan 42).
  • Ermotegi-Langarda biribilgunean

DESKARGATU PROGRAMA OSOA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA