Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Udaberriko Emakumeen Jabekuntza Eskola
2025·01·10
Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa prestatu du Urnietako Udalak, ahalduntze prozesuen bidez emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzeko helburuarekin. Ekintzak otsaila eta ekaina bitartean garatuko dira herriko espazio desberdinetan, Lekaion, Saroben eta Xoxokako eskola zaharrean, hain zuzen.
Eskaintza
Eskaintzari dagokionean, 6 ekintza desberdin izango dira.
IRAKURLE ESKOLA FEMINISTA
Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar
Egutegia: otsailak 5, apirilak 3 eta ekainak 5
Ordutegia: 16:00-18:00
Lekua: Lekaio kultur etxea
Hizkuntza: euskara
Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro
Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu, pentsamendu kokatua eta gorpuztua ardatz hartuta. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz trukerako gune bat sortuz.
MUNDUKO EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA-KLUBA
Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero
Egutegia: martxoak 6 eta maiatzak 8
Ordutegia: 18:30-20:30
Lekua: Lekaio kultu etxea
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro
Irakurketa-klub honetan munduko hainbat herrialdetako idazleen lanez gozatuko duzu, emakumeek testuinguru eta errealitate soziokultural ezberdinetan bizi duten egoera zuzenki edo zeharka aztertzen dutenak.
BARREZ LEHERTZEN
Beatriz Egizabal eta Paki Caballero
Egutegia: otsailak 22 eta martxoak 1
Ordutegia: 9:30-13:30
Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: erroldatuak 8 euro eta erroldatu gabeak 16 euro
Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak…. ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu.
OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA
Carmen Melchor Serna. Iturgintzako, gaseko eta berokuntzako instalatzailea
Egutegia: otsailak 8 eta apirilak 26
Ordutegia: 9:00-14:00
Lekua: Lekaio kultur etxea
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro
Ikastaro honetan, helburu nagusia da gure etxeko bizitzan autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikastea, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, kaladora maneiatzea, bisagrak jartzea, txorrotak muntatzea, zisterna baten funtzionamendua eta arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak jasotzea eta modu seguruan lan egitea.
ZORU PELBIKOA INDARTZEKO TAILERRA
Maider Calvo: kirol teknikaria eta entrenatzaile pertsonala
Eguna: martxoak 17, 24, 31 eta apirilak 7
Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Ordutegia: 18:00-19:30
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro
Zoru pelbikoa, emakumeon gorputzeko atalik garrantzitsuenetako bat izan arren, oraindik ere askotan ezezaguna zaigu. Tailer honen helburu nagusia autokonexioa izango da, gaian sakonduko dugu teoria eta ariketak uztartuz, geure egunerokoan baliagarriak egingo zaizkigun tresnak eskuratzeko.
MEDITAZIOA ETA BARNE MUNDUA
Leire Laca: Ona meditazioa eta coaching
Eguna: martxoak 15, 29
Lekua: Xoxokako Eskola zaharra
Ordutegia: 10:00-12:00
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro
Bi saio hauetan geure buruarekin konektatzen ikasiko dugu meditazio eta Coaching bidez. Hemen, gure buruaren joan etorriak ulertzeaz gain, hauek sortzen dituzten korronte emozionalen kudeaketa landuko dugu. Gure barne munduaren ezagutzak eta lanketak, bizi kalitate hobeago batetara gerturatze gaitu. Azken finean nor da gu geu baino garrantzitsuagoa bizi honetan? Besteei geure onena eman ahal izateko, gu geu, geure onean egon behar gara. Gure ongizatera itzultzeko teknika eta informazio ugari izango dugu bertan
Izen ematea
Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek urtarrilak 10-20 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo Gazte Informazio puntuan (astelehenetik ostegunera 16:45-19:30). Online ere egin daiteke Urnietako Udalaren webgunean.
Informazio guztia eskura dago Urnietako Udalaren webgunean. Halaber, zalantzaren bat izanez gero berdintasuna@urnieta.eus helbidera idatzi edo berdintasun arlora deitu daiteke: 943008000
Zaintza zerbitzua
Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.