Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea XXXI Antia literatur lehiaketa: aurkeztu zure lana martxoaren 14ra arte
2025·01·09
Urnietako Udalak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren edizio berri bat antolatu du, euskararen erabilera sustatzea, literatur eta arte ekintzekiko zaletasuna bultzatzea, sormena garatzen laguntzea eta idatzizko adierazpena hobetzea helburu hartuta. Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta 2025eko martxoaren 14an amaituko da.
Hiru kategoria desberdin egongo dira aurten: haurrena, gazteena eta helduena.
Haurren kategoria: 2013an, 2014an edo 2015ean jaiotako herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.
Sariak
1.Saria: 200 euroko kultura-bonua
2.Saria: 150 euroko kultura-bonua
3.Saria: 120 euroko kultura-bonua
Gazteen kategoria: 2009ko urtarrilaren 1a eta 2012ko abenduaren 31 bitartean jaiotako herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.
Sariak
1.Saria: 500 euro
2.Saria: 300 euro
3.Saria: 150 euro
Helduen kategoria: 2009ko urtarrilaren 1aren aurretik jaiotakoak. Lanen luzera 8-20 orrikoa izango da.
Sariak
1.Saria: 1.800 euro
2.Saria: 1.000 euro
Oinarriak
- Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
- Ipuinen gaia librea izango da.
- Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
- Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
- Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.
Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).
Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:
- Urnietako Udaleko euskarako zinegotzia edo berak izendatutako ordezkaria.
- Sustapen saileko arduraduna edo berak izendatutako ordezkaria.
- Euskarako teknikaria edo berak izendatutako ordezkaria.
- Literaturgintzaren arloko bi pertsona.